Aukeratutako argazkiak
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Mikel Gonza |
| Titulua: |
Lanbroa eta hodei baxuak |
| Noiz: |
2012/05/11 |
| Non: |
Portugalete |
Iruzkina:
Bero biziko egun baten atzean (osteguna), kostaldeko lehenengo lerroan bereziki, haizeak ipar-mendebalderako noranzkoa hartzearekin batera, tenperaturak behera egin zuen, hezetasun erlatiboa igo egin zen, eta oso hodei baxuak sartu ziren. Argazki honetan ikusten dugunez, Portugaleteko Zubi Esekiaren goiko partea ezin dugu ia-ia ikusi, eta zubiari eusten dioten zutabeak, berriz, argi eta garbi agertzen dira.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Fernando González |
| Titulua: |
Goi-hodeiak |
| Noiz: |
2012/05/01 12:00:00 |
| Non: |
La Arboleda |
Iruzkina:
Argazki xarmangarri honetan Punta Lucero, Serantes mendia eta Getxo ikusten dira, argazkia maiatzaren 1ean aterata dago. Egun horrek atzean utzi zuen oso euritsua izan den apirila, egia esan, meteorologia serie osoan egun gehien euria egin duen hila izan da. Egun euritsu horietan, intsolazioa, hau da, eduki genituen eguzki orduak, oso txikia izan zen. Apirilaren 9a izan zen erabat garbia egon zen egun bakarra. Argazki honetan hodei altuak ikusten dira, argia eta eguzki errea pasatzen uzten dutenak.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Luis Biedma |
| Titulua: |
Ostadar bikoitza |
| Noiz: |
2012/04/24 08:40:00 |
| Non: |
Sestao |
Iruzkina:
Barruko ostadarra (benetako "ostadarra") beti barnekoa da eta ikusleagandik bigarrena baino hurbilago dago. Bigarrenean koloreak aldrebes agertu behar dira. Horrelako ostadar bikoitza ikus ahal izateko, behintzat, argiak bi errefrakzio eta hiru islapena egin behar ditu tantetan..Ohi denez, bi arkuen arteko tokia oso iluna dela ikus dezakegu.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Josean Villafranca |
| Titulua: |
Ilunsentia itsasoan |
| Noiz: |
2012/03/21 18:30:00 |
| Non: |
Baiona |
Iruzkina:
Argazkian ikusten denez, olatuen tankeraren arabera "Haize Itsaso" baten aurrean gaude, haizea dabilen zonaldean sortzen dira olatuak eta. Olatuak oso irregularrak dira eta bata bestearen ondoan gertatzen dira. Douglas eskalaren arabera, itsasoaren egoera adierazteko graduak olatuen neurriarekin sailkatzen dira, eta argazki horretan Itsaskia da, zeren eta olatuen altuera 0,5 eta 1,25 metro bitarteko baitira.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Nuria Bilbao |
| Titulua: |
Polen-hodeiak |
| Noiz: |
2012/03/17 13:30:00 |
| Non: |
Matxitxakoko lurmuturra |
Iruzkina:
Pasa den astean, beroa dela eta, Kantauri Isurialdean landareak mugitzen hasi ziren eta loretu ziren, bereziki pinuak. Argazki honetan ikus dezakegu ohiko ez den zerbait, hau da, polen-hodeiak. Polen egoera jakiteko Euskalmeteko web gunean daukazu informazioa, Osasun Sailak egindakoa.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Víctor Muñoz |
| Titulua: |
Zerua ukitzen |
| Noiz: |
2012/03/01 |
| Non: |
Bilbao |
Iruzkina:
Antizikloi menpe gaudenean oso arrunta da iparraldetik eta ipar-ekialditik haizeak jotzea, eta orduan, “zerua partez hodeitsua” izatea. Horrek esan nahi du hodeiek zeruaren 1/8 eta 4/8 artean estaltzen dutela.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Ricardo Zunzunegui |
| Titulua: |
Egunsentia Mirandan |
| Noiz: |
2012/02/29 08:10:00 |
| Non: |
Miranda |
Iruzkina:
Argazki honetan lanbroa edo lainobera ikus dezakegu, hau da, ur-ttantta txiki-txikiak suspentsioan. Hori gertatzen da gauean tenperatura jaisten denean. Ikuspena km bat baino txikiagoa denean, lanbroa edo lainobera esan beharrean lainoa edo behelainoa deritzogu.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Juan Carlos Asin |
| Titulua: |
Antzigarra Gurutzean |
| Noiz: |
2012/02/12 |
| Non: |
Gorbeia |
Iruzkina:
Otsail honetan ia-ia denbora guztia Gorbeiako Gurutzean tª zero behetik egon da. Egoera batzuetan, nahiz eta tª zero behean egon, lainoak bere barruan ur likidoa darama, laino super-hoztua deritzona. Orduan, ura zer edo zer ukitzean izozt bihurtzen da. Horixe da argazkian ikusten duguna, antzigar mota bat. Antzigar horrek itzelezko irudiak utzi ditzakegu, baina oso arazo larriak ere, batez ere leku altuetatik pasatzen diren goi tentsioko dorreetan eta kableetan.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Leo Sánchez |
| Titulua: |
Izotza Berrostegietan |
| Noiz: |
2012/02/08 14:30:00 |
| Non: |
Berrostegieta |
Iruzkina:
Otsailaren 2tik 15era hotz bolada luze batean murgildu gara. Hotz bolada honek ez digu utzi ez tenperatura baxu harrigarririk ez elurte potolorik baina, dena den, ez da izan normala. Hotzak ekartzen digun arazoen artean ur hodiak apurtzea dago. Argazki honetan ikus dezakegu nola Arabako Lautadan, Berrostegietan hain zuzen ere, horrelako egoerak izugarrizko irudiak utzi dizkigun.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Alazne Amundarain |
| Titulua: |
Elurra Gorbeian |
| Noiz: |
2012/02/12 13:00:00 |
| Non: |
Gorbeia |
Iruzkina:
Elurrak arazoak eragiten dizkigu baina onurak ere bai. Baita honelako irudi atseginak. Zortziehun metrotrik gora elur geruza lodia da eta asteon lodiagoa izango da.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Ane Aramburu Celaya |
| Titulua: |
Elurra Durangon |
| Noiz: |
2012/02/02 13:00:00 |
| Non: |
Durangoko bidegorria |
Iruzkina:
Elurra edo antsigarra adar txikietan itsatsita geratzen denean, horrek tenperatura zero behetik gaudela esan nahi du. Eta ez da harritzekoa, aste honetan oso tenperatura baxuak eduki baititugun, altuera txikietan ere bai, Durangon ateratako argarki hau ikusten dugunez.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Pedro Aldekoa |
| Titulua: |
Elurra teilatuetatik ikusita |
| Noiz: |
2012/01/30 16:00:00 |
| Non: |
Vitoria-Gasteiz |
Iruzkina:
Asteburuon elurra bota zuen Gasteizen, baina ez zuen lurra zuritu. Mendietan, aldiz, erabat zuritu zuen eta tontorretan 20 cm baino gehiago pilatu ziren.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Joseba Hernando López |
| Titulua: |
Euria antizikloipean |
| Noiz: |
2012/01/22 12:47:00 |
| Non: |
Garaiko parkea |
Iruzkina:
Oso deigarriak izan dira asteburu honetan izan ditugun euriak, antizikloi egoera itzel batean gertatu dira eta. Hodeiak oso behean, 2000m baino beherago, eta halere, ostadar eder hori, zirimiriekin atzealdean , ikusterik izan dugu.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Javier Rodríguez Sueiro |
| Titulua: |
Olatu itzela paseo berrian |
| Noiz: |
2012/01/03 11:44:00 |
| Non: |
Donostia |
Iruzkina:
Hondoko itsasoak itzelezko zipriztinak eragin ditzake. Argazki honetan ikus dezakegu nola zipriztin hori 40 metro baino gehiago igo den.
-
| Datu orokorrak |
| Egilea: |
Teodoro González |
| Titulua: |
Hodei-itsasoa |
| Noiz: |
2011/12/26 10:00:00 |
| Non: |
Elgeta |
Iruzkina:
Antizikloi bat gure inguruan ezartzen denean, haran hondoetan gaueko behelainoak sortzen dira, batez ere neguan, eta batzuetan behelaino horiek oso iraunkorrak izaten dira.
|
|