Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Bereziak / Especiales

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

EGURALDIA

Buletin ofiziala

2010/2/9 - ASTEARTEA

Goizean giro hotza izan dugu, eta ostarteren bat zabaldu den arren, hodeiak izan dira nagusi eta euria egin du. Datozen orduetan ipar ukituko haizea, harro samar ibiliko da eta laino ugari bultzatuko du itsasotik. Tarteka euri egingo du eta 400-500 m-tik gora elur moduan egin dezake.

Bilbo Min.5º / Max.9º Iruña Min.2º / Max.4º
Donostia-San Sebastián Min.4º / Max.8º Arrasate Min.3º / Max.6º
Vitoria-Gasteiz Min.1º / Max.5º Laguardia Min.2º / Max.6º

2010/2/10 - ASTEAZKENA

Tenperaturak eta elurraren mailak behera egingo dute, baina euri edo elur gutxi egingo du. Bai gaueko tenperatura, baita egunekoa ere, jaitsi egingo da; egunsenti hotza izango dugu eta barnealdean izotza botako du, bereziki Araban eta Nafarroako foru erkidegoan. Ipar ukituko haizeak ez dio utziko tenperaturari 6-7 ºC-tik igotzen itsasertzean, eta 3-5 ºC-tik gainontzeko lekuetan. Prezipitatzeko aukera handiagoa izango da goiz partean, arratsaldean ateri eutsiko dio, baina elur-kotak behera egingo du: goizaldean 400 m-ra zuritu dezake, baina 200 m-ra jaitsiko da eta gauean oraindik gehiago jaitsi daiteke.

Bilbo Min.3º / Max.7º Iruña Min.0º / Max.2º
Donostia-San Sebastián Min.1º / Max.5º Arrasate Min.-1º / Max.4º
Vitoria-Gasteiz Min.-3º / Max.2º Laguardia Min.0º / Max.5º

2010/2/11 - OSTEGUNA

Elur-kota gehiago jaitsiko da. Zerua erabat estalita egongo ez den arren, tarteka laino beltzak sartu eta euria egingo du, bereziki goizaldean eta azken orduetan; eguerdi partean aterruneak luzatuko dira. Tenperatura beste koska bat jaitsi eta elurra beherago egingo du, 0-100 m-ren bueltan geratuko da elur-kota. Beraz giro hotza izango dugu eta izotza bazter askotan egingo du.

Bilbo Min.0º / Max.6º Iruña Min.-4º / Max.1º
Donostia-San Sebastián Min.0º / Max.4º Arrasate Min.-3º / Max.3º
Vitoria-Gasteiz Min.-4º / Max.1º Laguardia Min.-2º / Max.3º
6 EGUNETAKO JOERA
2010/02/09
ASTEARTEA
2010/02/10
ASTEAZKENA
2010/02/11
OSTEGUNA
2010/02/12
OSTIRALA
2010/02/13
LARUNBATA
2010/02/14
IGANDEA
Euri arina Hodeitsu Hodeitsu Zaparrada arinak Zaparrada arinak Zaparrada arinak
Tenperaturaren beherakada Tenperaturaren beherakada Tenperaturaren beherakada Tenperaturaren beherakada Tenperatura egonkorra Tenperaturaren gorakada
Haize bizia Haize ahula Haize bizia Haize ahula Haize ahula Haize ahula