Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • Pronóstico marítimo
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Bero-bolada eta muturreko tenperatura altuak egiten dituenerako iragarpena, zonaka.
mapa

Iragarpen berezi hauek ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean egingo dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Segurtasun Sailek bero-boladek eta tenperatura oso altuek gizartean eragiten dituzten ondorio txarrak nolabait ere arintzeko plan bat antolatu dute, eta zerbitzu hau plan horren barruan sartzen da.

Lau zona klimatiko bereizi dira (ikus mapa), eta zona bakoitzerako tenperatura maximo eta minimoen iragarpen bat egingo da, hurrengo 7 egunetarako.

Bero-bolada: aurreikusitako tenperatura maximoak eta minimoak, biek, zona horretarako zehaztutako atalaseak gutxienez hiru egunetan gainditzen dituztenean erabiliko dugu termino hori. Egun batean aurreikuspenek atalase horiek gainditzen badituzte, borobil hori bat azalduko da azpian. Baina, egun batean bi atalaseak gainditu direlako borobil horiak agertu arren, kontuan izan behar da ez dela bero-boladatzat hartuko, harik eta atalase horiek segidako hiru egunetan gainditu arte.

Muturreko tenperatura altua: egun baterako aurreikusitako tenperatura maximoak zona horretarako zehaztutako atalasea gainditzen duenean erabiliko dugu, eta lauki gorri batekin adieraziko da. (Atalase hori finkatzeko 99 pertzentila baliatu da).


Aukeratu eskualde edo herri bat datuak lortzeko

Ir
Ir
Compromiso con las personas