ZATOZ GU EZAGUTZERA
MKZK BESTE ADMINISTRAZIO BATZUEKIN SINATUTAKO HITZARMENAK
1992az geroztik Garraio eta Herri Lan Saila beste administrazio batzuekin batera lanean ari da meteorologiaren inguruan.
Lankidetza hori bereziki emankorra gertatu da Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenari begiratuz gero, ikerketa Unibertsitatearen beraren eskumenetako bat baita. Garraio eta Herri Lan Sailak, EHUko hainbat talde aditurekin sinatzen dituen lankidetza-hitzarmenen bidez bultzatzen du ikerketa.
Talde eta espezializazio horien artean azpimarratzekoak dira:
-
Klimatologia-taldea: Geografia Departamentua. Arduraduna: Eugenio Ruiz Urrestarazu.
-
Egindako lanen artean azpimarratu beharra dago KLIMAT 21 dokumentuzko datutegia; meteorologia, klima, uholde eta abarrei buruzko albisteen hemerotekak hartu, hustu eta hustuketaren emaitza datutegi batean sartu da, era egituratu eta sailkatu batean. Datutegi horren zati handi bat web honetan ikus daiteke. Beste lan ildo batzuk: dendrokronologia (hau da, klima, zuhaitzen enborretako egurraren hazkundeak emandako informazioaren bitartez aztertzea) edo gai horietako hainbat argitalpen.
-
Kalibrazio-taldea: Elektronika eta Telekomunikazio Saila. Arduraduna: Jose Antonio Sainz Gómez.
-
Gasteizko Ingeniariatza Eskolako fisika-taldea: Fisika Aplikatua I Saila: Agustín Ezkurra Talegón.
-
Meteorologi eta ingurumen taldea: Bilboko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Saila. Arduradunak. Lucio Alonso Alonso, Marino Navazo Muñoz, eta Gotzon Gangoiti Bengoa.
-
Informatika-taldea: Konputazio-Zientzien eta Adimen Artifizialaren Saila. Arduraduna: Basilio Sierra Araujo.
-
Leioako fisika-taldea: Fisika Aplikatua II Saila. Arduraduna: Juan Zubillaga Esperanza.
-
Hidrometeorologia-taldea: Geodinamika Saila. Arduraduna: Iñaki Antigüedad Auzmendi.
Horietaz aparte, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin ere sinatu dira hitzarmenak, estazio meteorologiko guztiak sare bakar batean sartu, eta EAEko sare hidrometeorologikoko estazioak elkarrekin era koordinatu batean kudeatzeko.
|